Karrantzako ardi autoktonoa babesteko artilez egindako diseinua, estanpazio botanikoko lanak eta argidun brodatzeko piezak, IED Kunsthal Bilbaon diseinuaren munduaren etorkizuna erakusten duten adibideak

IED Kunsthal Bilbao Goi Mailako Diseinu Zentroak Zorrotzaurreko Papergintza Eraikinean erakutsi ditu, ostiral honetan, urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra bitartean WSW Workshop Week-en antolatutako diziplinarteko tailerretan graduko ikasleek egin dituzten lanak. Tailer horietan diseinu grafikoaren, barnealdeen, produktuen eta modaren arloko profesionalak egon dira. Horrela, diziplina arteko bederatzi tailerren bidez, Muturbeltzek emandako tailerra ezagutu eta bertan parte…