2023ko MUSIKA-MUSIKA JAIALDIAK 22. EDIZIOA ITXI DU, “NOTAK & LETRAK” IZENBURUPEAN, 22.000 ASISTENTZIA BAINO GEHIAGOREKIN

Bilboko Udalak antolatutako MUSIKA-MÚSICA Jaialdiak 22.000 asistentzia baino gehiago jaso ditu, Arriaga Antzokian eta Euskalduna Jauregiko hainbat aretotan aldi berean egindako 70 emanaldi baino gehiagotan. Musika sinfonikoa, ganbera-musika, errezitaldiak eta opera-musika, familientzako saioez eta “Zinema arratsaldea” saioaz gain, gustu guztietarako proposamenekin osatutako programazioa izan da, eta sarrerak agortu dituzte asteburuko 24 saiotan, Arriaga Antzokiko irekiera-kontzertua…